3.18.2011

Eskolara buelta

Oporrak amaiturik, udako eguneroko bizitza goxoak eragindako alferkeria astindu eta berriro bakoitza bere ohiko betebehar eta ordutegira bueltatzeko garaia da, aste batzuk lehenago eginkizun horiek oroitzapenik txarrenen zakuan gorde bagenituen ere. Maletak desegin berri, guraso askok beste kezka bat sentitzen du (lanarekin eta errutinara itzuli beharrarekin erlazionaturikoez gain): seme-alabek ikasketak hasi behar dituzte berriro. Eta ez litzateke eskolarako itzulera arazo bihurtu den lehen aldia izango. Zenbait kasutan oso gaizki hartzen dute umeek eguneroko martxara itzuli beharra. Emozioz beteriko uda goxoaren irudiak biraka dituzte oraindik buruan eta latz egiten da horiek baztertu eta agian monotonoa izango den jarduera akademikoan zentratzea. Gainera, liburu eta eskolarako bestelako materialetan egin beharreko gastuak udan bururik gabe xahutu dugula gogoraziko digu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario