3.23.2011

Inauteriak eskolan

Aurten laugarren mailakoek soilik parte hartuko dugu, beste mailakoek ez dute parte hartzeko behar diren baldintzak betetzen, hau da, ez dira behar den ehuneko portzentaila apuntatu. Laugarren mailakoek osteguneko bi azkeneko orduak galdu nahi badituzue apunta zaitezte! Pena merezi du eta zihurrenik klase horiek galdu nahi dituzuela! 
                                        Anima zaitezte!

3.18.2011

Interneten erabilera

Internetari erabilpen gehiena ematen diogunok gazteok gara. Gauza askotarako erabiltzen dugu, sare sozialak asko erabiltzen ditugu adibidez. Baita ere umorezko webguneetan sartzen gara, jendeak idatzitakoa irakurtzera, oso entretenigarriak direlako, adibidez: ADV , CC ...

Eskolara buelta

Oporrak amaiturik, udako eguneroko bizitza goxoak eragindako alferkeria astindu eta berriro bakoitza bere ohiko betebehar eta ordutegira bueltatzeko garaia da, aste batzuk lehenago eginkizun horiek oroitzapenik txarrenen zakuan gorde bagenituen ere. Maletak desegin berri, guraso askok beste kezka bat sentitzen du (lanarekin eta errutinara itzuli beharrarekin erlazionaturikoez gain): seme-alabek ikasketak hasi behar dituzte berriro. Eta ez litzateke eskolarako itzulera arazo bihurtu den lehen aldia izango. Zenbait kasutan oso gaizki hartzen dute umeek eguneroko martxara itzuli beharra. Emozioz beteriko uda goxoaren irudiak biraka dituzte oraindik buruan eta latz egiten da horiek baztertu eta agian monotonoa izango den jarduera akademikoan zentratzea. Gainera, liburu eta eskolarako bestelako materialetan egin beharreko gastuak udan bururik gabe xahutu dugula gogoraziko digu.


3.11.2011

Lau

Sortean sinistean edo ez bakoitzaren erabakia da, baina esperantza ez da inolaz ere galdu behar.

3.09.2011

ordenagailua


Klasean landu genuen nola den ordenagailu bat barrutik eta nola funtzionatzen duen,hemen daude bi bideo azaltzen dutenak: Lehenengo bideoa Bigarren bideoa

Gimpekin egindako argazkia

Argazki hau eman zigutenean, Gimp programa erabiliz, lau eraikinak ezabarazi behar genituen, eta horien ordez zerua ipini.
Kontu handiz egin ondoren, hau izan zen emaitza.

Toki-Alai

Toki-Alai, 1984an, Arbesko eraikuntza zaharrean jaiotako proiektua da. Garai hartan guraso eta irakasle talde txiki baten gogoa eta lanari esker, Dunboa eta Santa Elena ikastetxeetara joaten ziren Toki-Alai Haur Eskololako ikasleak izen eta izaera propio zuen ikastetxea bihurtu zuten, Toki-Alai H.I., alegia.
Hasiera gogorra izan zen, Irun hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen zituen D ereduko proiektu publikoa aurrera ateratzea ez baitzen erreza. Oztopo asko gainditu behar izan ziren, ingurukoak eta Hezkuntza Sailak berak jarritakoak barne, eta urteren batean hamar ikasle besterik ez zegoen matrikulaturik.
Baina proiektu hartan inork gutxik sinesten bazuen ere, aurrera jarraitu zuen. Baliabide eta laguntza gutxi genuen, baina ilusioa eta oztopoak gainditzeko gogo handia. Lehenengo urteetan gela bakar bat zegoen maila bakoitzean, eta denak Arbesko eraikuntza zahar hartan, baina proiektua gorpuzten zihoan adinean, 1989an maila bakoitzeko gela bakar bat izatetik hiru gela izatera iritsi ginen. Berriro ere irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta, haurtzaindegiz haurtzaindegi gure proiektua ezagutzera ematera joan ginen, eta arrakasta handia izan zuen Irungo gurasoen artean.



Informazioa emendik aterata, hau da orrialdea :http://www.tokialai.org

3.04.2011

:)




Argazki hau gimpenarekin egin genuen, gure bi argazki hartu genituen eta fondoa ezabatu genuen, gero, fondoari kolore desberdinak jarri genizkion eta denak elkartu genituen.

3.01.2011

Stop Motion

Gure Stop Motioneko argazkiak lokalean atera genituen, arropa desberdinak jarriz, ¡eta honakoa izan zen emaitza!

zuretzat,

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
Berak maite ninduen; nik bera ere bai. Oraindik oroitzen
          naiz bere begietaz, oraindik oroitzen naiz zuhaitz lore artean, 
berak esaten zizkidan  maitasun hitz politak...